'Txontxongiloen ametsak' erakusketa zabalduko dute bihar Sanz Enean

Intza Trula 2025ko urt. 22a, 11:00

Corrado Masacciren 'Txontxongiloen ametsak' erakusketako txontxongilo batzuk. (Titeresante.eus)

Otsailaren 23ra arte egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Corrado Masacci titiriteroak osatutako erakusketa zabalduko du bihar Sanz Enea kultur etxean. Txontxongiloen ametsak du izena bildumak, eta mitoaren, artearen eta mundu onirikoaren artean oinarrituta dago.

Masacci Euskal Herrian bizi den titiriteroa da. Bere bizitzaren zati handi bat txotxongiloen arteari eskaini dio, eta berak erakutsi du txotxongiloen magia ez dela inoiz modaz pasatzen.

Bildumak ametsen espazioan mugitzen diren estetika desberdinetako hari txotxongiloak ditu ardatz. Hala, txotxongiloen historia eta tradizio aberatsen barrenekoa bidaia egiten du Masaccik; era berean, sormenaren testigantza ere bada.

Erakusketa bisitatzeko interesa dutenek otsailaren 23ra arte izango dute horretarako aukera, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Gainera, aldez aurretik hitzordua eskatuta, bisita gidatuak eskainiko dizkiete eskolako taldeei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide