Kike Amonarrizek hitzaldia emango du bihar Modelon, Kostan elkarteak antolatuta

Intza Trula 2025eko urtarrilaren 22a

Kike Amonarriz. (Utzitakoa)

Bazkideei bideratutako saioa izango den arren, gainerako herritarrek ere sartzeko aukera izango dute, edukiera bete arte.

Kike Amonarrizek hitzaldia eskainiko du bihar Modelo aretoan, Hau dun/duk umorea, utzi alde batera euskaldun jendea izenburupean. Kostan elkarteak antolatu du hitzordua, eta argitu duenez, bazkideentzako saioa izango da; hala eta guztiz ere, gainerako herritarrei ere sartzeko aukera emango zaie, aretoko edukiera bete arte.

10:00etan hasiko da hitzaldia, eta bi ordu inguru iraungo duela aurreikusi dute. Euskaraz izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide