'Renata' antzezlanerako sarrerak agortu dira jada

Intza Trula 2025ko urt. 21a, 10:15

Kamikaz kolektiboa, 'Renata' antzezlanean. (Utzitakoa)

Otsailaren 7an, 20:00etan, izango da emanaldia, Modelo aretoan.

Kamikaz kolektiboaren Renata atzezlana ikusteko sarrera guztiak agortu dira dagoeneko. Otsailaren 7an, 20:00etan, taularatuko dute ikuskizuna, Modelo aretoan.

Zarauzko Udalak urteko lehen seihilekorako prestatutako kultur programaren barruan izango da ikuskizuna. Renatak umorea eta absurdoa uztartzen ditu, eta Iraia Elias, Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala ditu protagonista.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide