Lurraren defentsan kriminalizaziorik ez, Aroztegia gelditu izeneko hitzaldia eman zuten pasa den ostegunean Pagoeta mendizale elkartean. Arkamurka natura taldeak antolatuta, Lekarozen (Nafarroa) eraiki nahi duten Aroztegia proiektuaren inguruko azalpenak eman zituzten saioan.
Izan ere, proiektuaren barruan 228 etxebizitza, lau izarreko hotel bat eta golf zelai bat eraikitzea aurreikusten dute Lekarozen. Gainera, lanen aurka egindako protesta ekintza batzuengatik hogei urteko espetxe zigorra eta 56.000 euroko isunak eskatzen dizkiete zazpi herritarri.
Halaber, gogorarazi zuten otsailaren 1ean auzipetuei babesa adierazteko manifestazio nazionala egingo dutela Iruñean, 16:00etan, epaitegitik hasita.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!