ZAEko infantil mutilek gogor eusten diete goiko postuei

Intza Trula 2025eko urtarrilaren 20a

ZAEko ontziek ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean Pasai San Pedron. Infantil neskek, promesek, jubenilek eta absolutuek postu apalagoetan amaitu zuten.

Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean Pasai San Pedron (Gipuzkoa). Bertan lehiatu ziren ZAEko ontziak; sailkapenaren goialdean amaitu zuten batzuek, eta postu apalagoekin konformatu behar izan zuten besteek.

Esaterako, ZAEko infantil mutilak lehen bi postuak eskuratu zituzten, beraien estropadako azkarrenak izanik, eta neskak laugarren egin zuten. Promesen kategorian ontzi mistoek eta mutilek batera jokatu zuten estropada, eta ZAEko batel mistoak laugarren postua eskuratu zuen. Azkenik, jubenil neskek eta absolutu mutilek bosgarren eta seigarren postuarekin konformatu behar izan zuten, hurrenez hurren.

(Argazkiak: Iker Larrañaga)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide