Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako perkusio ikasleek bi kontzertu emango dituzte aste honetan. Hain zuzen ere, ostegunean eta ostiralean izango dira zuzenekoak, 18:30ean hasita.
Emanaldiak musika eskolako areto nagusian izango dira, eta ikustera joan nahi duten guztiek doan egin ahal izango dute.