ZarautzOn elkarteak 50eko hamarkadako krisi klimatikoaren inguruko hitzaldia antolatu du etzirako. Modelo aretoan izango da, 19:30ean, gaztelaniaz, eta Aemet Euskadiko Margarita Martin meteorologoak emango ditu azalpenak.
Besteak beste, Martinek Igeldoko Meteorologia Behatokiak dituen XX. mendeko klimaren datuetan sakonduko du, bertako arduradun izateak ematen dion ikuspegia baliatuz.
Zientzia Fisikoetan lizentziatua da, eta duela gutxi Babes Zibileko Merezimenduaren domina jaso du, Aemet Euskadin egindako ibilbide luzeagatik.