Teknologia berrietan trebatzeko ikastaroak antolatu ditu Udaberrik

Intza Trula 2025eko urtarrilaren 19a

Eskuak ordenagailuan. (Pixabay)

Bihar zabalduko dute ikastaro horietan izena emateko aukera, 11:00etatik 12:00etara, Udaberri jubilatuen elkartearen egoitzan. Besteak beste, sare sozialak eta WhatsApp aplikazioa hobeto erabiltzen ikasteko saioak antolatu dituzte.

Teknologia berrietan trebatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute datozen hilabeteotan, Udaberri jubilatuen elkarteak antolatu dituen ikastaroei esker. Eskola ezberdinak antolatu ditu Udaberrik, eta interesdunek bihartik aurrera eman ahal izango dute izena, 11:00etatik 12:00etara, elkartearen egoitzan bertan.

Eskaintza zabala izango da; esaterako, sare sozial berriak ezagutu eta horiek erabiltzen ikasiko dute ikastaro batzuetan, baita WhatsApp aplikazioa hobeto erabiltzen ikasi ere.

Honakoak dira eskainiko dituzten ikastaroak eta bakoitzaren egutegia:

  • Astearteetan eta ostegunetan, 09:30etik 11etara:
    • Lehen urratsak informatikan. 10 saio, otsailaren 4tik aurrera.
    • Sare sozialak. 5 saio, martxoaren 11tik aurrera.
    • WhatsApp. 5 saio, martxoaren 27tik aurrera.
  • Astearteetan eta ostegunetan, 11:00etatik 12:30era:
    • WhatsApp. 5 saio otsailaren 4tik aurrera.
    • Bideokonferentzia. 8 saio, martxoaren 18tik aurrera.
    • Sare sozialak. 6 saio, martxoaren 20tik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide