San Sebastian jaien bueltan, mus txapelketa egingo dute gaur Urteta auzoan. 16:00etan jarri dute hitzordua, eta parte hartu nahi dutenek Eliz-mendi elkartean eman beharko dute izena. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu jokatzeko.
Partidak lau errege eta lau usteletara izango dira, eta sariei dagokionez, lau banatuko dituzte: lehenengo bikoteak 400 euro, txapela eta garaikurra eskuratuko dituzte; bigarrenak, 250 euro eta garaikurra; hirugarrenak, 150 euro eta laugarren bikoteak 100 euro.