Gaur hirurogei ta hiru urte
hasi zen kontu hau dena
Lagun talde bat osatu gendun
“Txiprixtinak” bere izena
Urteetan zehar aldatzen joan da
baina martxan dago trena
Une honetan ez da izango
kuadrillarikan onena
Baina apustu egingo nuke
baietz iraunkorrena!!!
Dozena batek osatzen gendun
Mutilak! Hau zen normala
Gerora neskak gehitu ziraden
bikotekide bezala
Urteetan batuz ibiltzen ginan
haur ta opor. Mundiala!
Oraindik ere hamabost lagun
asteburuero, hala!
Elkartzen gara batenaz beste
Benetan da espeziala!