Keoni Lasak agur esan dio Munduko Txapelketari

Aritz Mutiozabal 2025eko urtarrilaren 16a

Keoni Lasa Filipinetako olatuetan. (utzitakoa)

Junior mailako lehiaketa jokatzen ari dira Filipinetan, eta surflari zarauztarra ezin izan du gainditu gaur goizaldean jokatutako kanporatze proba gainditu. Hamazazpigarren postuan amaitu du.

Junior mailako Munduko Surf Txapelketa jokatzen ari dira aste honetan Filipinetan, eta nazioarteko 24 surflari gazte onenen artean izan da Keoni Lasa zarauztarra. Astelehenean ekin zion lehiari, baina gaur goizaldean –hemengo ordutegian– Daniel Emslie hegoafrikarraren aurka jokatu duen kanporatze proba ez du gainditu eta, beraz, txapelketatik kanpo geratu da.

Astelehenean abiatu zen lehiaketa, eta Lasak bigarren txanda jardun zuen, Jarvis Earle australiarrarekin eta Cauet Frazão brasildarrarekin batera. Hiruren arteko norgehiagoka Earlek irabazi zuen 12.76 (6.93 + 5.83) punturekin, eta zuzenean final-hamaseirenetara sailkatu zen; brasildarra bigarren izan zen 8.60 (5.00 + 3.60) punturekin, eta zarauztarra hirugarren, 8.43 (4.23 + 4.20) punturekin.

Hori horrela, txapelketan aurrera jarraitu ahal izateko, kanporatze proba jokatu behar izan du Lasak, baita bigarren sailkatuak ere. Hasiera batean, asteartean jokatzekoak ziren, baina gaur goizaldera arte –hemengo ordutegian– luzatu dute, baldintza egokiak eman ez direlako.

Arestian aipatu moduan, Daniel Emslie hegoafrikarra izan du aurkari buruz buruzkoan, eta estreinako egunean baino puntuazio hobea –10.00 (5.17 + 4.83) puntu– lortuagatik, hegoafrikarrak saio benetan ona osatu du, 14.33 (7.83 + 6.50) punturekin, eta ez dio aukerarik utzi zarauztarrari. Ondorioz, Lasak agur esan dio txapelketari, hamazazpigarren postuan sailkauta.

 

eta Anette eta Janire Gonzalez Etxabarri ahizpa zumaiarrak. Lasak (Zarautz, 2005) Angelun (Lapurdi) lortutako garaipenari esker jaso du hitzorduan egoteko gonbidapena, eta La Union herritik (Filipinak) erantzun dizkio galderak GUKAri, irlara iritsi berritan. Gaur ekin dio txapelketari, eta lehen txanda gainditu ezin izan duenez, bihar goizaldean jokatuko du kanporatze lehia, Daniel Emslie hegoafrikarraren aurka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide