'Better Man' eta 'Klara eta hazi magikoen misterioa' filmak, asteburuan ikusgai

Mireia Galarza Bastida 2025eko urtarrilaren 17a

Better Man filmean Robbie Williams pop izarraren istorioa kontatuko dute, ikuspegi bakar eta ezberdin batetik. Umeentzako zuzenduta dagoen filmean, berriz, Klara behia izango da protagonista.

Gaurtik hasi eta astelehena bitartean, bi film ikusteko aukera egongo da Modelon: Better Man eta Klara eta hazi magikoen misterioa. Guztira zortzi saio eskainiko dituzte guztira, ordutegi desberdinean.

Better Man filmean Robbie Williams pop izarraren istorioa kontatuko dute, ikuspegi bakar eta ezberdin batetik. Zehazki, Williamsen ibilbidea haurtzarotik eta Take That Boyband arrakastatsuaren kide gazteena bezala duen esperientziatik bere bakarkako ibilbidearen lorpen mitikoetaraino jarraitzen du, guztia ospe eta arrakasta estratosferikoekin datozen erronkei aurre egiten dien bitartean.

Umeentzako zuzenduta dagoen filmean, berriz, Klara izango da protagonista. Berak misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen untxi detektibearekin: hazi miraritsuaren desagerpena ganadua daraman trenaren barruan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide