Europako fiskalitatea eta desberdintasunak hizpide izango dira ostiralean Zazpi kultur aretoan

Juan Luis Romatet 2025eko urtarrilaren 15a

Andreu Missé. (Alternativas Económicas)

Andreu Missé-ren bisita izango dute etzi Zarautzen, Mario Onaindia fundazioak antolatutako saioan. 

Ekonomia eta politika gaiak izango dituzte hizpide ostiral arratsaldean Zarauzko Zazpi Kultur Aretoan. Andreu Missék Europa, fiscalidad y desigualdad izeneko hitzaldia eskainiko du 19:00etatik aurrera. Karmele Agirrezabalak aurkeztuko du Mario Onaindia fundazioak antolatutako ekitaldi hau. 

Alternativas económicas izeneko aldizkariaren sortzailea da Missé. Bere ibilbide luzean zenbait egunkaritarako lan ere egin du, hala nola, El Pais edo El Periodico de Catalunyrako. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide