Zabaldu dute Emakumezkoen III. Pala Txapelketarako izen ematea

Intza Trula 2025eko urtarrilaren 14a

Emakumezkoen II. Pala Txapelketako finaleko irudi bat. (Utzitakoak)

Bikoteko kide batek gutxienez zarauztarra izan beharko du, eta izena emateko azken eguna urtarrilaren 28a izango da.

Zabaldu dute Emakumezkoen III. Pala Txapelketan izena emateko epea. Antolatzaileek zehaztu dutenez, interesdunek urtarrilaren 28a izango dute izena emateko azken eguna, eta gogoratu dute bikoteko kide batek gutxienez zarauztarra izan behar duela.

Azken aldietan bezala, Urtetako pilotalekuan jokatuko dituzte partidak, eta izena ematen duten pilotari kopuruaren arabera antolatuko dute txapelketa.

Hala, interesdunek 605 70 15 94 edo 663 32 86 11 telefonoetara deitu beharko dute inskripzioa egiteko. Bikote bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu izena emateko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide