'Perun barrena' hitzaldia eskainiko dute ostiralean Pagoetako lokalean

Julene Sorarrain 2025eko urtarrilaren 14a

Machu Picchu. (Wikipedia)

Unai Lizarralde oriotarra eta Saioa Iruretagoiena zarauztarra izango dira hizlariak. 19:00etan jarri dute hitzordua.

Zarauzko Pagoeta mendi elkarteak antolatuta, Perun barrena hitzaldia eskainiko dute ostiralean, 19:00etan, elkartearen aretoan. Unai Lizarralde oriotarra eta Saioa Iruretagoiena zarauztarra Huayhuasheko zeharkaldiaz, Colcaz, Salkantayz, Machu Picchuz eta Paracaseko kostaldeaz arituko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide