'Parthenope' filma emango dute gaur Saio Originalean

Julene Sorarrain 2025eko urtarrilaren 14a

Modelo aretoan izango da ikusgai, 19:30etik aurrera, Paolo Sorrentino zuzendari italiarraren azken pelikula. Cannes-eko Zinema Jaialdian film onenaren saria jasotzeko izendapena lortu zuen.

Dagoeneko hiru urte igaro dira Paolo Sorrentino zuzendari italiarraren azken filma, È stata la mano di Dio, Veneziako Mostran estreinatu zutenetik. Itxaronaldi baten ondoren, bere lan berriena ekarri du aurten Cannes-eko Zinema Jaialdira, Parthenope, eta bertan film onenaren saria jasotzeko izendapena lortu zuen.

Gaur arratsaldean, 19:30ean hasita, Saio Originala egitasmoaren barruan emango dute; ohi bezala, jatorrizko hizkuntzan, gaztelaniazko azpidatziekin.

Kontakizunak Parthenoperen bizitzaren bidaia luzea jarraitzen du, 1950ean jaio zenetik gaur egun arte. Capriren uda perfektua, gazteen haserrea, segadan amaitzen dena. Eta gero gainerako guztiak: napolitarrak, gizon-emakumeak, behatuak eta maitatuak, desilusionatuak eta biziak, beren malenkonia-olatuak, beren ironia tragikoak eta begirada abailduak. Denboraren joanak emozioen errepertorio zabala eskaintzen du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide