Zabalik dago Pagoeta Mendi Lasterketan izena emateko epea

Intza Trula 2025eko urtarrilaren 14a

XIX. Pagoeta Mendi Lasterketako irudia. (Aritz Mutiozabal)

Apirilaren 27an egingo dute XX. Pagoeta Mendi Lasterketa. Ibilbide nagusirako 300 dortsal egongo dira eskuragarri; ibilbide mistoan, berriz, 125 bikotetan jarri dute muga.

Izena eman daiteke XX. Pagoeta Mendi Lasterketan. Kirol ekitaldiaren antolatzaile Salbatore Mitxelena Ikastolak jakitera eman duenez, apirilaren 27an, igandez, egingo dute aurtengo lasterketa.

Aurtengo edizioan ere bi ibilbide izango dituzte korrikalariek aukeran: ibilbide nagusia bata, eta ibilbide mistoa bestea. Halaber, antolatzaileek jakinarazi dute ibilbide nagusian 300 korrikalarirentzat egongo dela dortsala, eta mistoan 125 bikotek parte hartu ahal izango dutela.

Hala, izena emateko azken eguna apirilaren 24a izango da, eta interesa duenak honako lotura honetan egin dezake. Urtarrilaren 31ra arte, 21 euro balioko du norbanakoen inskripzioak, eta hortik aurrera garestitzen joango da epeka: otsailaren 1etik martxoaren 31ra arte 23 euro, eta apirilaren 1etik 24ra 25 euro.

Dinamika bera erabiliko dute ibilbide mistorako izen emateekin: lehenengo aldi honetan izena ematen dutenek 24 euro ordaindu beharko dituzte, eta otsailaren 1etik martxoaren 31ra izena ematen dutenek 26 euro. Azken aldian izena ematen dutenek, berriz, 28 euro ordaindu beharko dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide