Duela astebete, urtarrilaren 3an, 84 urteko emakume bat hil zuen bere semeak Barakaldon (Bizkaia), eta hilketa matxista hori eta, oro har, emakumeenganako indarkeria oro salatzeko hainbat elkarretaratze egin dituzte astean zehar eskualdean. Atzo iluntzean, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak eta Zarauzko Koordinadora Feministak deituta, Zarautzen egin zuten.
Lege Zaharren Enparantzan egin zuten elkarretaratze isila, 19:00etan hasita, Indarkeria matxistari erantzun. Autodefentsa feminista! pankartarekin mezua garbi aldarrikatuz. Eguraldia ez zen lagun izan, eguraldia egin baitzuen goitik eta behetik momentu horretan, baina hori ez zen oztopo izan herritarrak mobilizazioarekin bat egin eta gertakaria gaitzesteko nahiz salatzeko.