Urteko lehen odol ateraldia egingo dute asteazkenean

Mireia Galarza Bastida 2025eko urtarrilaren 13a

Pertsona bat odola ematen. (Artxiboa)

Urteko lehen odol ateraldiak egingo dituzte Zarauzko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era bitartean.

Asteazkenean, hilak 15, urteko lehen odol ateraldiak egingo dituzte Zarauzko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era bitartean. Ohi bezala, hitzordua eskatu beharko da aurrez, bi modutara. Lehehengoa, 943-00 78 85 telefonora deituta, eta bigarrengoa, gotanta.eus webgunean hitzordua eskatuta.

2025. urtean ere gipuzkoarrak odola ematera gonbidatu nahi ditu Gipuzkoako Odol Emailea, eta kasu honetan, baita zarauztarrak ere. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide