Urtarrileko Udaberriren ekintzetan izena emateko aukera dute herritarrek

Mireia Galarza Bastida 2025eko urtarrilaren 12a

Udaberrik Zarautzen egindako bisita gidatu bat. (Artxiboa)

Zehazki, Tolosara joateko antolatu duten irteeran izena emateko epea irekiko dute bihar. Horretaz gain, ostegunean Andoni Egañak eskainiko duen hitzen tailerrean izena emateko epea irekiko dute.

Askotariko ekintzak antolatu ditu Udaberrik urtarrilerako, eta horietan izena emateko aukera izango dute herritarrek aste honetan. 

Zehazki, Tolosara joateko antolatu duten irteeran izena emateko epea irekiko dute bihar. Irteera bera hilaren 23an egingo dute, eta guztira 50 leku jarri dituzte eskuragarri.  Era berean, bihar Udaberriko bazkideentzat Halcon eta Azul Marino bidai agentziek prestatutako bidaiak aurkeztuko dituzte, elkartearen tabernan, 16:30ean hasita.

Horretaz gain, ostegunean Andoni Egañak eskainiko duen hitzen tailerrean izena emateko epea irekiko dute. Ikastaroa bi hizkuntzatan egingo dute; egun horretan euskaraz, 16:00etatik 18:00etara, eta hurrengo egunean gazteleraz 10:00etatik 12:00etara. 

Bestalde, gogorarazi dute Garazi Eizagirrek emango duen euskara ikastaroetan izena emateko epea irekita dagoela dagoeneko. Oinarrizko ulermen eta adierazpen maila landuko dute tailer horretan astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:00etara. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide