'Nosferatu' eta 'Sonic 3' filmak emango dituzte egunotan Modelon

Intza Trula 2025eko urtarrilaren 11

Guztira, gaurtik astelehenera arte bost aldiz emango dute Robert Eggersek zuzendutako Nosferatu filma. Sonic 3, berriz, gaur eta bihar ikusi ahal izango da, 16:45ean.

Haurrentzako zein helduentzako eskaintza izango da asteburu honetan ere Modelo aretoan. Helduentzat Nosferatu beldurrezko filma emango dute gaurtik hasi eta astelehenera arte, bost aldiz. Umeek, berriz, Sonic 3 filma ikusi ahal izango dute gaur eta bihar, 16:45ean.

Robert Eggers zine zuzendariaren beldurrezko istorio gotikoa da Nosferatu.  Sorginduta dagoen neskato baten eta banpiro beldurgarri baten arteko obsesio erlazioa du oinarri.

Besteak beste, Lily-Rose Depp, Bill Skarsgard, Aaron Taylor-johnson, Nicholas Hoult, Willem Dafoe, Emma Corrin, Simon McBurney eta Ralph Ineson aktoreek parte hartzen dute filmean.

Urtarrilak 11, larunbata

  • 16:45. Sonic 3.
  • 19:15. Nosferatu.
  • 22:15. Nosferatu.

Urtarrilak 12, igandea

  • 16:45. Sonic 3.
  • 19:15. Nosferatu.

Urtarrilak 13, astelehena (Ikusleen eguna)

  • 17:00. Nosferatu.
  • 19:30. Nosferatu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide