Bihar hasiko dituzte Inauterietako konpartsarako entseguak

Intza Trula 2025eko urtarrilaren 11

Iazko Inauterietako konpartsako irudia. (Jabi Gonzalez Toston)

Antoniano kiroldegian egingo dute lehen saioa, 16:00etatik 19:00etara haurrek eta 19:00etatik 21:00etara helduek. Rock doinuetan oinarritutako ikuskizuna prestatuko dute aurten.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 260 lagun inguru animatu da aurten  Inauterietako konpartsan parte hartzera. Hasiera batean, egitasmoa prestatzeko lehen entsegua Merkatu Plazan egiteko asmoa zuten, baina iaztik parte hartzeko kopurua hazi denez, Antoniano kiroldegian egingo dute bihar arratsaldean estreinako saioa. Aurrez iragarri zuten moduan, rock doinuetan oinarritutako emanaldia prestatuko dute aurten, eta martxoaren 1ean aurkeztuko dute kalean, Inauteri Egunez.

Lehen entsegua Antoniano kiroldegian izango den arren, bigarren entsegutik aurrera, Aritzbatalde kiroldegian elkartuko dira: 16:00etatik 19:00etara izango da haurrena, eta 19:00etatik 21:00etara helduena. Entseguen datak honakoak dira: urtarrilaren 12a (bihar), 19a eta 26a eta otsailaren 2a, 9a, 23a eta 28a.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide