Izena eman daiteke Haimar Zubeldia Klasikoan

Intza Trula 2025ko urt. 10a, 12:00

Hainbat txirrindulari, iazko Haimar Zubeldia Klasikoan. (Julene Sorarrain)

Maiatzaren 25ean egingo dute martxa zikloturista, eta bi aste lehenago itxiko dituzte inskripzioak, baldin eta plazak aurrez betetzen ez badira.

Zabalik dago Haimar Zubeldia Klasikoan parte hartzeko izen ematea. Zarauzko Zikloturista Elkarteak jakitera eman duenez, maiatzaren 25ean, igandez, egingo dute aurtengo martxa zikloturista.

Hala, parte hartu nahi dutenek rockthesport.com atarian eman dezakete izena, eta horretarako azken eguna maiatzaren 11 izango da, baldin eta plazak lehenago betetzen ez badira. Inskripzioak 47 euro balio du federatuta dauden txirrindularientzat; 62 euro, berriz, federatuta ez daudenentzat. Antolatzaileek argitu dutenez, 900 txirrindularikoa izango da muga.

Aurreko edizioetan bezala, Urola bailararik eta Goierritik igaroko da ibilbidea, Zarautzen hasi eta amaituta. Zehazki, 160 kilometro egin beharko dituzte parte hartzaileek. Ibilbidearen inguruko xehetasun guztiak kontsulta daitezke honako lotura honetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide