Zarautz Kantuan kantu-jira egingo dute etzi

Intza Trula

Hainbat herritar Lege Zaharren Enparantzan, kantu-jiran. (Artxibokoa)

12:00etan jarri dute elkartzeko hitzordua, Lege Zaharren Enparantzan.

Larunbat honetan elkartuko dira herriko kantuzaleak Zarautz Kantuan kantu-jira egiteko. Ohi bezala, 12:00etan elkartuko dira Lege Zaharren Enparantzan, kalez kale abesti ezagunak kantatzen ibiltzeko.

Zarautz Trik taldeak eskainiko du musika zuzenean, eta Izarra Aristi eta Mertxe Isasti ariko dira zuzendari lanetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide