Urtarrilaren 13tik 19ra bitartean jokatuko da Filipinetan junior mailako munduko surf txapelketa. Urola Kosta eskualdeko hiru surflari zango dira bertan: Keoni Lasa zarauztarra, eta Anette eta Janire Gonzalez Etxabarri zumaiarrak.
Keoni Lasa gonbidatu gisa joango da San Juaneko Urbiztondo hondartzan jokatuko den txapelketara. Europako QS txapelketa irabazi zuen iaz zarauztarrak, eta egindako lanagatik gonbidatu dute Filipinetan lehiatzera.
Txapelketa honeta mundu mailako 20 urte edo beheragoko 24na neska eta mutilek hartuko dute parte.