'Zinemaren historia' zikloko bosgarren atala, bihar Photomuseumen

Intza Trula 2025ko urt. 9a, 09:30

Orson Welles. (Utzitakoa)

18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kultur hedapenerako programaren barruan, Zinemaren historia zikloarekin jarraituko dute bihar Photomuseumen. Hain zuzen ere, bosgarren atala emango dute, 18:00etan, doan.

Bosgarren atala 1939 eta 1952 urte bitarteko garaietan oinarritzen da, gerran eta ondoren sortu ziren mugimendu berrietan; esaterako, neorrealismo italiarra, Orson Wellesen zinema berritzailea eta McCarthyren garaiko sorgin ehiza.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide