Espainiako Txapelketako finala jokatuko dute gaur hainbat zarauztarrek Euskal selekzioarekin

Aritz Mutiozabal 2025ko urt. 8a, 09:25

Zarauzko eskubaloi jokalariak Euskal selekzioarekin.

Emakumezkoen jubenil mailako norgehiagoka 10:30ean izango da, Kataluniaren aurka. Zarauzko zazpi jokalari ariko dira Euskal selekzioarekin.

Autonomia Erkidegoko Espainiako Txapelketak jokatzen ari dira egunotan azpiko mailetan, eta gaur finaleko partidak izango dira Blanesko kiroldegian (Katalunia). Jubenil nesketan, Euskal selekzioa finalera iritsi da, eta gaur goizean neurtuko ditu indarrak, 10:30ean, selekzio katalanaren aurka.

Nabarmendu behar da Zarauzko zazpi jokalari dabiltzala Euskadirekin jo eta su, eta gaur ere guztia emango dute garaipena lortzeko: Nora Merino, Lore Martiarena, Dune Mendizabal, Nagore Alza, Elene Fresco, Leire Arregi eta Elene Omaetxeberria.

Finalerdietan Nafarroa garaitu zuen Euskadik 26-21eko emaitzarekin, eta Kataluniak gol bateko alde eskasarekin Valentzia, 24-23an utziz markagailua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide