Baztango Aroztegia proiektuari buruzko hitzaldia izango da hilaren 16an

Maria Maya Manterola 2025ko urt. 7a, 17:00

Aroztegiaren aurkako ekimen bateko irudia. (Eguzki talde ekologista)

Lekarozen (Nafarroa) eraiki nahi duten proiektuaren inguruko solasaldia eskainiko dute Pagoeta Mendizale Elkartean. Otsailaren 1ean Iruñean Aroztegiaren aurka egiteagatik auzipeturikoei babesa erakusteko manifestaziora joateko deia ere luzatu dute.

Lurraren defentsan kriminalizaziorik ez, Aroztegia gelditu izeneko hitzaldia izango da urtarrilaren 16an Zarautzen. Lekarozen eraiki nahi duten Aroztegia proiektuaren inguruko azalpenak emango dituzte, 19:00etatik aurrera, Pagoeta Mendizale Elkartean. 

Proiektuaren inguruan aritzeaz gain, azalduko dute zer egoeratan dauden Aroztegiaren aurka egiteagatik auzipeturikoak. Gogorarazi dute otsailaren 1ean horiei babesa erakusteko manifestazio nazionala egingo dutela Iruñean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide