Arantzazu ingurura irteera antolatu du Pagoetak

Aritz Mutiozabal 2025ko urt. 7a, 11:00

Pagoeta elkarteko kideak iazko irteera batean (Pagoeta Mendizale Elkartea)

8 kilometroko ibilbide erraza izango da iganderako prestatu dutena. Ohi bezala, aurrez eman behar da izena Mendizabal kinkila dendan.

Pagoeta Mendizale Elkarteak urteko lehen irteera egingo du igande honetan, eta Arantzazu inguruan itzulia emango dute, baina ezkutuko bideetatik. Ohi bezala, Mendizabal kinkila dendan eman beharko da izena, eta irteera Agoueseneko biribilgunetik egingo dute, 07:30ean.

Antolatzaileek jakinrazi dutenez, 8 kilometroko ibilbide erraza izango da igandekoa; hiru ordu eta hiru ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, eta 375 metrokoko gorabehera metatua baino ez du izango.

Arantzazuko aparkalekuan hasi eta bukatuko da, eta Iturrigorriko futbol zelai zaharrak dauden aldera joko dute, Urkulu erreka lagun dutela, Gaztelu Aitz tontorraren azpitik pasatuz. Arrionako lepora iritsi eta pinudian sartuko dira, jarraian zelai barruti txikiak eta errepide estu batetik abiatuz, berriz ere Arantzazuko aparkalekura heltzeko

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide