Gabon hauetan film eskaintza zabala izan da Modelo aretoan, eta oraindik, opor egunetako hondarrean, gaur eta bihar, bada pantaila handiko magiaz liluratzeko abagunea. Joan den astetik hainbat saio eman ondoren, gaur arratsaldean azkena izango du Paco Leon protagonista duen Sin intrucciones komediak; Errege Eguna barrez bukatzeko aukera polita, nolabait ere.
Bihar, ikusleen egunean, Conclave pelikula emango dute bi txandatan. Aita Santu Gorenaren ustekabeko heriotzaren inguruan girotutako thrillerra da, Edward Bergerren zuzenduta eta Ralph Fiennes aktore nagusi duela. Film hau ere asteburutik ikusgai izan da.
Urtarrilak 6, astelehena
- 19:15. Sin instrucciones.
Urtarrilak 7, asteartea (Ikusleen eguna)
- 17:00. Conclave.
- 19:30. Conclave.