Literatur solasaldia egingo dute ostegunean Sanz Enean

Intza Trula 2025ko urt. 6a, 09:00

Cristina Morales 'Lecturas faciles' liburuaren idazlea.

Cristina Morales idazlearen Lecturas faciles liburuaz hitz egingo dute bertan, Slawka Grabowskaren gidaritzapean. 18:30ean hasiko da saioa, eta gaztelaniaz izango da.

Gaztelaniazko helduen irakurle taldeak ostegun honetan, hilaren 9an, egingo du datorren literatur solasaldia. Cristina Morales idazlearen Lecturas faciles liburua izango dute mintzagai, Slawka Grabowskaren gidaritzapean. 18:30ean hasiko dute saioa, Sanz Enean. Hiru taldetan banatuta dago irakurle taldea, eta bigarrenak urtarrilaren 16an izango du saioa eta hirugarrenak otasailaren 6an, ordu eta leku berean.

Maiatza bitartean irakurri eta aztertuko dituzten liburuen berri ere eman du Sanz Enea liburutegiak, baita solasaldien datak ere: otsailaren 13an eta martxoaren 6an eta 13an, Han Kang idazlearen La vegetariana; apirilaren 3an zein 10ean eta maiatzaren 8an, Yukio Mishimaren El rumor del oleaje; eta maiatzaren 15ean, Antonia Lassaren Llevar en la piel. Azken liburu hori Luisa Etxenikek itzuli du, eta egilea saioan bertan izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide