Asteartean zabalduko dituzte izen emateak Klimb Zarautz rokodromoak antolatu dituen txapelketetarako. Hiru hitzorduren berri eman dute aurtengoan: I. Klimb Masters, II. Klimb Open eta II. Eskalatzaile Txikien Topaketa, hain zuzen ere.
Klimb Masters txapelketa izango da lehena, otsailaren 15ean. Rokodromoko kideek jakitera eman dutenez, egun horretan Jacky Godofee eskalatzailea izango da bertan. Aste batzuk beranduago, martxoaren 8an, afizionatuak diren eskalatzaileei zuzendutako II. Klimb Open lehiaketa jokatuko dute. Azkenik, lehen edizioko arrakastaren ostean, martxoaren 9an Eskalatzailtze Txikien Topaketa izango da rokodromoan.
Antolatzaileen esanetan, aurrerago emango dute hiru hitzorduen informazio zehatzagoa, sare sozialen bitartez.