Sarek egindako deiarekin bat egin dute hainbat herritarrek

Intza Trula 2025ko urt. 5a, 10:00

Auto bat atzo, Sarek deitutako auto karabanan. (Intza Trula)

Auto karabana egin zuten atzo eguerdian presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatuz.

Presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko auto karabana egin zuten atzo eguerdian Astiko zubitik hasita. Zarauzko Sarek egin zuen deialdia, eta hainbat herritar izan ziren protestara batu zirenak.

Horrez gainera, urtarrilaren 11n Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu du Sarek Zarauztik. Interesdunek Eguzki edo Arrano tabernan eman dezakete izena. Autobusa 15:00etan aterako da, Eguzkitik.

Hainbat auto atzo Zarautzen, auto karabanan. (Intza Trula)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide