Heltzear daude Meltxor, Gaspar eta Baltasar

Intza Trula 2025ko urt. 5a, 09:00

Iazko Errege Magoen desfilea. (Mireia Galarza Bastida)

18:30 aldera helduko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar herrira, opariz gainezka. Urtero bezala, herria zeharkatuko dute, guztiak agurtzeko.

Ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta urteko arratsalderik magikoenerako. Hain justu, 18:30ean helduko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, eta herria zeharkatuko dute kalera eta balkoietara irteten diren guztiak agurtzeko.

Iaz, eguraldi makurra zela medio, ibilbidea moldatu behar izan zuen desfilearen antolatzaile Schola Cantorumek; aurten, ordea, ateri egingo duela aurreikusten dute, eta honako ibilbidea prestatu dute:

  • Bizkaia kalea
  • Agoueseko biribilgunea eta Araba kalea
  • ⁠Poligonoko auzoa
  • Gipuzkoa kalea
  • Villa Munda (banda sarrera)
  • Gipuzkoa kalea eta Kale Nagusia
  • ⁠Torre Luzea (Herodes)
  • Musika Plaza, San Inazio kalea eta Herrikobarra kalea
  • ⁠Foruen kalea eta Lege Zaharren enparantza (bertan Erregeen abestiak)
  • Ondoren: Zigordia kalea eta Musika Plaza eta Santa Ana egoitzan bukaera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide