Ilara luzeak egin dira gaur arratsaldean Lege Zaharren Enparantzan. Izan ere, ilusioz betetako haur mordoa bildu da bertan, Errege Magoen postaria Bizarzuriri gutuna eman eta argazkia ateratzeko nahiarekin.
Errege Magoak bihar, 18:30 aldera, helduko dira herrira, eta desfilea egingo dute kalez kale.