Gaztaina erreak, arratsalde euritsuari aurre egiteko

Intza Trula

Gabonetako egitarauaren barruan, gaztaina jana eta balkoi eta leiho argiztapen lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin zituzten atzo arratsaldean Itxasmendin.

Gabonetako oporraldia bere amaierara heltzen ari da, eta Itxasmendi auzoan atzo arratsaldean egin zituzten jaietarako prestatutako azken bi ekintzak: gaztaina erre jana eta balkoi eta leiho argiztapen lehiaketako sari banaketa ekitaldia, hain zuzen ere.

Epaimahaiak horrela ebatzita, ondorengo auzotarrak izan ziren sarituak:

  1. Indamendi 6, 4-C: Iñaki.
  2. Indamendi 14, 7-C: Jon.
  3. Indamendi 17: Jorge.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide