Auto karabana egingo dute bihar Astin, Sarek deituta

Intza Trula 2025eko urtarrilaren 3a

Duela urte batzuk Sarek deitutako elkarretaratzea. (Zarauzko Hitza)

Presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatuko dute biharko hitzorduan. 12:00etan elkartuko dira, Astiko zubiaren azpian.

Presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko auto karabana deitu du Zarauzko Sarek biharko. Hain justu, 12:00etan jarri dute hitzordua, Astiko zubiaren azpian.

Horrez gainera, urtarrilaren 11n Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Zarauztik. Interesdunek Eguzki edo Arrano tabernan eman dezakete izena. Autobusa 15:00etan aterako da, Eguzkitik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide