Bigarren eskuko liburu eta disko azoka zabalduko dute bihar eta etzi Merkatu plazan

Intza Trula 2025ko urt. 4a, 13:00

Bigarren eskuko liburuen eta diskoen azoka. (Guka)

10:30etik 14:30era arte egongo da zabalik bi egunetan. Besteak beste, liburuak, CDak, DVDak eta biniloak egongo dira salgai.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen ekimenez, bigarren eskuko liburu eta disko azoka egongo da bihar eta etzi Merkatu plazako lehen solairuan. 10:30ean zabalduko ditu ateak, eta 14:30 arte egongo da. Bertan, esaterako, liburuak, CDak, DVDak eta biniloak eskuratu ahal izango dira.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, nahi duenak soberan duen materiala eraman ahalko du etxetik, jaso ere egingo dituztelako bigarren eskuko liburu eta diskoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide