Bihar iluntzera arte bisitatu ahal izango da palestinaren aurkako genozidioaren inguruko erakusketa

Intza Trula 2025eko urtarrilaren 3a

Palestinaren aurkako genozidioaren inguruko erakusketa, Merkatu plazan. (Intza Trula)

Nahia Zarauzko Artisten Elkarteak prestatu du bilduma, Euskal Herri osoko artisten lanekin. Merkatu plazako lehen solairuan dago ikusgai, bihar iluntzera arte.

Palestinaren aurkako genozidioa oinarri duen erakusketa zabaldu zuen Gabonen hasieran Nahia Zarauzko Artisten Elkarteak, Euskal Herri osoko artistek egindako obrekin. Hain justu, bihar izango da hura bisitatzeko azken eguna, Merkatu plazako lehen solairuan.

Interesa dutenek honako ordutegian bisitatu ahal izango dute erakusketa: gaur 17:00etatik 19:30era eta bihar 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide