Umeen gutunak jasoko ditu Bizarzurik bihar arratsaldean

Intza Trula

Haurrak Bizarzurirekin argazkia ateratzen. (Guka)

17:00etan hasiko da ekitaldia Lege Zaharren Enparantzan, baina euria eginez gero, Gaztelekura lekualdatuko dute.

Hiru Errege Magoen postariak bihar arratsaldean jasoko ditu etxeko txikienen gutunak. 17:00etan helduko da Lege Zaharren Enparantzara, eta haurrek idatzitako gutunak jasoko ditu bertan. Hala eta guztiz ere, udalak jakinarazi du euria eginez gero Gaztelekuan elkartuko direla.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide