Gerrari buruzko umoreaz mintzatuko dira gaur Photomuseumen

Intza Trula 2025eko urtarrilaren 3a

'¿Teléfono rojo? Volamos hacia Moscu' filmaren irudia.

Ohikoa den moduan, 18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan gerrari buruzko umoreaz hitz egingo dute gaur arratsaldean Photomuseumen. 18:00etan izango da hitzordua, eta sarrera doakoa izango da.

Egoera zailenetan barre egitea aurrera egiteko tresna bat izan da. Umore beltza ahanzturaren eta erresilientziaren aurkako mekanismo gisa erabili izan ohi da, txisteetan, kontakizunetan, ahozkoetan edo idatzietan, baita zineman ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide