Iazko arrakastaren ostean, bueltan da Northfit Zarautz crossfit txapelketa. Aurten, urtarrilaren 11n eta 12an jokatuko dute, Aritzbatalde kiroldegian, eta parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko aukera.
Iazko edizioan bezala, aurten ere taldeka egin beharko dute lan parte hartzaileek, hiru laguneko multzotan banatuta. Lau kategoria bereiztuko dituzte —bai gizonetan bai emakumeetan— bertan: Rx, Scaled, Intermediate eta Master +35.
Lehiaketaren inguruko xehetasun guztiak eta izena emateko aukera honako lotura honetan aurki daitezke.