Narrosko jaiotza bisitatzeko azken egunak dira

Intza Trula

Narrosko gabonetako jaiotza. (Intza Trula)

Errege Egunera arte izango dute herritarrek zein bisitariek Narrosko gabonetako jaiotza ikusteko aukera. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, egunero.

Aurki itxiko ditu ateak Narrosko gabonetako jaiotzak; beraz, ikusteko nahia duten herritarrek zein inguruko herrietako bisitariek datozen egunetan joan beharko dute lorategira.

Hain zuzen ere, urtarrilaren 6an, Errege Egunean, izango da hura bisitatzeko azken eguna; ordura arte, egunero, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik.

Abenduaren 6an zabaldu zuten Schola Cantorumeko kideek atondutako jaiotza, eta denbora honetan lagun ugari ibili da bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide