'Sin instrucciones' filma emango dute asteburuan Modelon

Intza Trula 2025eko urtarrilaren 2a

Haurrek, berriz, Superklaus filmaz gozatu ahal izango dute bihar eta etzi. Horrez gainera, bihartik hasi eta asteartera bitartean Conclave filma ere ikusi ahal izango da Modelon.

Datozen egunetan eskaintza zabala izango da Modelo aretoan; hiru film emango dituzte, haurrentzako zein helduentzako gozagarri. Hain zuzen ere, bihartik hasi eta astelehena bitarte, Sin instrucciones animaziozko filma emango dute aretoan. 

Leo ezkongabea eta emakumezalea da, eta Kanariar uharteko herri txiki batean bizi da. Bere bizitza aztoratu egiten da Bilbotik bere aspaldiko lagunetako bat iristen denean, Julia. Juliak hilabete gutxiko haurtxo bat bere besoetan uzten du, bere alaba dela ziurtatuz, eta desagertu egiten da. Haurra zaindu ezinik, eta amari itzultzeko erabakia hartuta, Leo Bilbora joango da, baina Julia aurkitzeko ahaleginak porrot egin du. Zortzi urte geroago, neskatoa bere aitarekin batera hazi ondoren, Julia bere bizitzan berriro agertzen da, Leori alabaren zaintza kentzeko asmoz.

Animaziozko film honetan, Paco Leon (Aita), Maia Zaitegi (Alaba) eta Silvia Alonso (Ama) dira protagonistak.

Horrez aparte haurrentzako Superklaus filma ere emango dute bihar eta etzi Modelon. Gainera, bihartik hasi eta arteartea bitartean Conclave filma ere ikusi ahal izango da –biharko emankizuna jatorrizko hizkuntzan izango da–.

Urtarrilak 3,ostirala

  • 17:30. Superklaus.
  • 20:00. Sin instrucciones.
  • 22:00. Conclave. (VOSE)

Urtarrilak 4, larunbata

  • 16:45. Superklaus.
  • 19:15. Sin instrucciones.
  • 22:15. Conclave.

Urtarrilak 5, igandea

  • 19:15. Conclave.

Urtarrilak 6, astelehena

  • 19:15. Sin instrucciones.

Urtarrilak 7, asteartea (Ikusleen eguna)

  • 17:00. Conclave.
  • 19:30. Conclave.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide