Ur jolasak eta txu-txu trena, bihar eta etzi

Aritz Mutiozabal 2025ko urt. 1a, 09:00

Txu-txu trena. (Guka)

LH 3tik 6ra haurrek gozatuko dute bihar Aritzbatalde kiroldegiko igerilekuko jolasekin. Txu-txu trena bi egunez ibiliko da herrian barna buelta, herritarren gozamenerako.

Gabonetako Haurren Hamabostaldia azken txanpan sartu da, eta bihar eta etzi izango dira azken jarduerak. Biharko, ostegunarekin, ur jolasak antolatu dituzte  doan Aritzbatalde kiroldegiko igerilekuan LH 3. mailatik 6. mailara arteko haurrentzat. Maila bakoitza multzoka uretaratuko da, bakoitza berte ordutegian: goiztiarrenak LH 6koak izango dira, 10:00etan; LH 5koak, 12:00etan; LH 4koak, 16:00etan; eta LH 3koak, 18:00etan. Ekintza honetarako haurrak laguntzarik beharko balu, antolatzaileekin harremanetan jartzea gomendatzen dute, haurkulturtaldea@gmail.com helbidera idatzita.

Ur jolasez gain, urteroko moduan, txu-txu trena ibiliko da bueltaka herrian barna bihar eta etzi. Lege Zaharren Enparantza izango du geltokia, eta goizez eta arratsaldez paseatuko ditu bidaiariak, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00era. Jarduera hau ere doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide