- Bakarrik eta libre (Manolo Urbieta)
Manolo Urbietaren eskolan kantatzen genuen kantu hau. Nire gogokoena zen. Garai hartako oroitzapenak dakarzkit . Kantu honek bakardadeaz eta askatasunaz hitz egiten du, nire bizitzan zehar garrantzitsuak diren bi gai. Askotan pentsatu izan dut lotuak daudela, alegia bakardaderik gabe ez dagoela benetako askatasunik.
- Sheena is a Punk Rocker (Ramones)
Kantu honek hamahiru urte nituen garaia dakarkit gogora. Ikastolako gelako mutilek entzuten zuten Ramones eta haiei esker deskubritu nuen. Errebelde izaten hasi nintzen garaia. Inposatutakoari lehen aldiz zalantza egiten nion garaia. Garai inkomodoak… Munduan lekua aurkitu ezinik… Askotan neure burua maitatu ezinik…
- Izarren hautsa (Mikel Laboa)
Nire seme nagusia, Amets, etxean erditu nuen eta kantu hau nuen loroan prestatuta bera atera orduko jartzeko. Mundura ongi etorria eman zion.
- Sculptures (Ivo Dimchev)
Artista hau Madrilen lagun batzuren etxean deskubritu nuen duela urte batzuk. Bulgariarra da. Artista polifazetikoa. Madrilerako bidaiak gogoratzen dizkit. Butohka familia, Madrilen kokatzen dena. Bestalde, nire friki izatearen isla egiten dit eta horrelako jendeari esker nire alde frikia besarkatu eta maitatzen dut. MiIla esker Ivo!!!
- Down on my knees (Ayo)
Tenerife gogorarazten dit. Lehengo neguan igarotako hilabeteak. Asko maite dudan lagun bati esker ezagutu nuen artista hau.Irlan igarotako une anitzak dakarzkit , eguzkia, goxotasuna, ezagututako jendea, maitasuna, sexua…