Berlingo Filarmonikaren Urtezahar Kontzertua zuzenean, Modelok pantailan

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 31

Berlingo Filarmonika zuzeneko batean. (Berliner Philharmoniker)

Berline Philharmoniker Concerthouse antzokiko emanaldia zuzenean emango dute gaur, 17:30ean hasita, Modelon.

Urtea musika emanaldi berezi batekin bukatuko du Modelo aretoak: Berlingo Filarmonikaren Urtezahar Kontzertua eskainiko du pantaila handian, Berline Philharmoniker Concerthouse antzokitik zuzenean. Emanaldia gaur arratsaldean izango da, 17:30ean, eta sarrerak 12 euro balio du; Modelo aretoko txarteldegian eros daiteke edo Kutxabanken atari digitalean.

Kirill Petrenkok zuzenduko du filarmonika eta piano jotzaile bakarlaria Daniil Trifonov izango da. Kontzertuaren programari dagokionez, Johannes Brahms, Richard Wagner eta Richard Strauss konpositoreen piezak joko dituzte. Bere iraupena bi ordu eta erdikoa izango dela aurreikusi dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide