Emakumeen Etxeak 2025eko agendak kaleratu ditu

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 30a

Emakumeen Etxearen 2025ko agendak eta boligrafoa. (Zarauzko Emakumeen Etxea)

Doan banatzen ari da Belauntzaran plazan duen egoitzan. Ordutegi berezia du Gabon egun hauetan: 10:00etatik 14:00etara, alegia

Emakumeen Etxeak 2025ko agendak eta boligrafoak kaleratu ditu, eta doan banatzen ari da. Eskuratu nahi duenak bertaratu besterik ez du, baina hori bai, kontuan izan beharko du Gabonak direla eta ordutegi mugatua duela zerbitzuak. Abenduaren 26an eta 27an bezala, 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik gaur, baita urtarrilaren 2an eta 3an ere, ostegunean eta ostiralean. Datorren astetik aurrera ohiko ordutegira itzuliko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide