Beloki-Aierbe aurten ere garaile Zarauzko Sareren Futbolin Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 29a

Fernando Medinaren Oroimenezko V. Futbolin Txapelketako saridunak. (utzitakoa)

Atzo arratsaldean jokatu zuten Arrano tabernan eta, guztira, hamar taldek parte hartu zuten. Azkue eta Eguzkiarre sailkatu ziren bigarren tokian.

Zarauzko Sarek antolatuta, Fernando Medinaren Oroimenezko V. Futbolin Txapelketa jokatuko zuten atzo arratsaldean Arrano tabernan. Guztira, hamar bikote aritu ziren nor baino nor, 16:30etatik aurrera, jokalaritxoen barrei jira-biraka, pilota kontrako atean sartzeko intentzioz.

Imanol Belokik eta Gorka Aierbek osatutako bikoa izan zen txapeldun bigarren urtez jarraian, finaleko partidan Mikel Azkue eta Jone Miren Eguzkiagirre mendean hartu ondoren. Beraz, Azkue eta Eguzkiarre bigarren postuan sailkatu ziren.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide