Haurren Gabonetako Hamabostaldiaren barruan, urteroko legez, Katxiporreta Kooperatibako pailazoek emanaldi bikoitza eskainiko dute Aritzbatalde kiroldegian. Kasu honetan, Porrotx eta Marimotots igoko dira gaur arratsaldean oholtza gainera Ostirala iritsi da! beraien azken lana aurkezteko.
Sudurgorrien ikuskizuna iazko azaroan argitaratutako Txapasen kaxa magikoa disko-liburuan dago oinarrituta, eta abentura berri honetan Porrotxe eta Marimototsek Pupu eta Lore bikiak izango dituzte bidaide. Baita istorioko protagonista nagusia ere: Txapas.
Esan bezala bi saio eskainiko dituzte arratsaldean -lehendabizikoa, 16:00etan izango da eta, bigarrena, 18:30ean-, eta ziur, beti bezala, gonbidatuak igoko direla agertokira pailazoekin abestera, eta sorpresaren bat edo beste ere izango dela.
Sarrerak abenduaren erdialdean jarri zituzten salgai Andatza kafetegian, 7 eurota. Antolatzaileek bere momentuan jakinarazi zutenez, sarrerarik geratuko balira gaur jarriko lituzketeela salgai, 15:00etatik aurrera, kiroldegiko leihatilan.









